Abian da Uharteko literatur lehiaketa!
Uharteko Udalak, Kultura, Euskara eta Haurtzaroa zerbitzuen bitartez eta Herri Liburutegiarekin elkarlanean, OIHANA SARIAK egitasmoa martxan jarri du berriz. Aurtengoan ere bi disziplina izango ditugu: NARRAZIO LABURRA eta KOMIKIA. Lehiaketa lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago eta bi hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak.
Gaia librea izango da, baina aurkezten diren lanetan oinarrietan dagoen jokoaren hiru hitz txertatu beharko dira.
Animatu zuen seme-alabak lehiaketara parte hartzera eta daukaten sormena literaturaen bidez adieraztera!
