Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Oihana Sariak 2024 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

  • Hasiera
  • Berriak
  • Oihana Sariak 2024 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

Oihana Sariak 2024 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

Guztira 141 lan aurkeztu dira: 101 narrazio laburretara, horietatik 71 euskaraz idatzi dira eta 30 gaztelaniaz; eta 40 komikietara, 33 euskaraz eta 7 gaztelaniaz.

Aurreko urteetan bezala, bi atal izan ditugu: narrazio laburra eta komikia, bi kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta bi hizkuntza-eredutan, euskara eta gaztelania. Aurtengo gaia librea izan da, baina gurutzegramako hiru hitz erabiltzea proposatu dugu.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik. Plazer bat izan da zuen lanak irakurtzea eta zuen istorio eta kontakizunetan murgiltzea. Zorionak guztioi!

SARITUTAKO LANAK:

Narrazioa euskaraz:
3. eta 4. maila: “IRUDIMENAREN MUNDUA”, June Bidador García.

5. eta 6. maila: “TIGRE BAT IZAN NAHI DUT”, Garbiñe Azanza Irigoyen.

Narrazioa gaztelaniaz:
3. eta 4. maila: Hutsik gelditu da

5. eta 6. maila: “LAS LEYENDA DE LA CIUDAD HUNDIDA”, Nahia Cía Corbillón.

Komikia euskaraz:
3. eta 4. maila: “ITALIAR ZIRKUA”, Jare Bonazza Basterra.

5. eta 6. maila: “KIMETZ ETA ANE GAZTELU SORGINDUAN?”, Luna Magadaleno Alemán.

Komikia gaztelaniaz:
3. eta 4. maila: “LAS AVENTURAS DE LA LAGARTIJA MOLONA” de Ane Gonzalez Arraiza.

5. eta 6. maila:“OTRA NOCHE MÁS” de Jiayu Zhang.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK