Iruñerriko Mankomunitateak NA-4200 (Minako bihurgunea) errepide inguruan kolektorea aldatzeko lanak egingo ditu. Hori dela eta, errepidea itxita egongo da bihartik aurrera (asteazkena, 2025eko urtarrilaren 15a), goizeko lehen orduan, Martiketeko biribilgunetik Iturriondoa kaleraino.
Obra hauek 3 hilabeteko iraupena izango dutela kalkulatzen da.