Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako hainbat toki eta lurralde entitatek sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatu dute elkarrekin, “Desberdinkeria errealitate, justizia
Legez berdintasun formala aitortu arren, oraindik ez da benetako berdintasuna lortu, oraindik ere nabarmenak baitira berdintasun hori lortzea eragozten duten genero-arrakala batzuk.
Horregatik, “Desberdinkeria errealitate, justizia lortzeke” kanpaina honen bidez, oraindik ere badauden desberdintasun eta arrakala batzuk ikusarazi nahi izan dira: desgaitasuna duten emakumeen egoera, zaintzan erantzunkidetasunik ez izatea eta horrek emakumeen lan-egoeran duen eragina, segregazio bertikala, soldata-arrakala, enplegu-sektore feminizatuen prekarietatea edo STEM titulazioen ikasketetan dagoen arrakala.
Beharrezkoa da gizarteak emakumeen lana aintzat hartzea eta baloratzea, erantzunkidetasuna sustatzea eta benetako berdintasuna lortzeko dauden oztopoak ezabatzeko aurrera egiten jarraitzea.
Programazioa:
Adierazpen instituzionala: Adierazpen instituzionala M8 – Declaración institucional 8M




