Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Larunbatean, maiatzak 17, LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Nafarroako Gobernuak, “Ikusi ez arren, LGTBI+fobia hor dago. Ekin!  kanpaina instituzionala bultzatu du, kolektiboari laguntzeko eta gizarte osoak, sexu-orientazioagatik pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak iraultzeko duen gaitasuna azpimarratzeko.

Uharteko Udalak bat egiten du ospakizun honekin, edozein adierazpen LGTBIfobikoaren aurrean bere gaitzespena adierazteko, aniztasunaren aitorpena sustatuz.Uharteko bizilagunak aldaketarako eragile bihurtzera animatzen ditugu, LGTBI+ kolektiboarekiko gorroto-diskurtsoak eta gutxiespen jarrerak ezabatzen laguntzeko.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK