Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

LGTBI+fobiaren AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

LGTBI+fobiaren AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

‘Ikusi ez arren, LGTBI+fobia hor dago. Ekin!’ da Nafarroako Gobernuak  diseinatutako sentsibilizazio-kanpainaren leloa maiatzaren 17a, LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko Eguna dela eta. Mezu horren helburua da  sexu-orientazioagatik pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak iraultzeko herritarrek duten gaitasuna nabarmentzea.

Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak azpimarratu du “guztion ardura da gizarte anitzago eta bidezkoagoa eraikitzea. Ondorioz, aurten, kanpaina honen bidez, LGTBI+ kolektiboarekiko gorrotoa badagoela jakinarazi nahi diogu gizarteari. Baina ez dugula beti ikusi izaten”.

Uharteko Udalak bat egiten du ospakizun honekin, edozein LGTBIfobikaren aurrean bere gaitzespena adierazteko, aniztasunaren onarpena sustatuz, eta Uharteko bizilagunak aldaketarako eragile bihurtzera animatuz, LGTBI+ kolektiboaren aurkako diskurtsoak eta jarrerak ezabatzen laguntzeko.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK