Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Larunbat Ero

Larunbat Ero

LARUNBAT ERO programa urritik maiatzera BITARTE buruko den euskarazko aisialdi ekintza bat da. Ekintza erakargarrien bitartez talde egonkorrak sortzea du helburu, haurren artean euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzarekiko duten jarrera hobetzeko. Proposamen desberdinak eta haien interesetara egokitutako eskaintza eginen da.

Mota askotako jarduerak bai Plazaldean nola inguruetan: zirko tailerra, globoflexia, serigrafia, jolas kooperatiboak, ginkanak, herri kirolak, esperimentuen tailerra, eskulanak…

Herrira begirako ekintzak bultzatzen saiatuko gara interesgarria eta beharrezkoa iruditzen baitzaigu gaztetxo euskaldunek herriko bizitzan parte hartze aktiboa izatea.

TALDEAK ETA ORDUTEGIA:

8-9 urte (2015-2014) eta 10-11 urte (2013-2012). Larunbatetan 16:30-18:00.

EGUTEGIA:

Hilabetea Egunak Hilabetea Egunak
Urria 7, 14, 21, 28 Otsaila 3, 10, 17, 24
Azaroa 4, 11, 18, 25 Martxoa 2, 9, 16, 23
Abendua 2, 9, 16, 23, 30 Apirila 6, 3, 20, 27
Urtarrila 13, 20, 27 Maiatza 4, 11, 18, 25

IZEN EMATEA:

Abuztuaren 28tik irailaren 7ra esteka honetan.

Epea bukatuta, euskara zerbitzuaren e-posta jasoko duzue konfirmazioarekin eta bete beharreko matrikula fitxarekin.

PREZIOA:

1 TARTEA 2 TARTEA 3 TARTEA 4 TARTEA 5 TARTEA 6 TARTEA 7 TARTEA EZ ERROLDA.
PCE PCE PCE PCE PCE PCE PCE
<5.000€ 5.000 – 8.000€ 8.000 – 10.000€ 10.000 – 15.000€ 15.000 – 20.000€ 20.000 – 30.000€ >30.000€ EDOZEIN PCE
22 € 41 € 51 € 56 € 62 € 68 € 75 € 105 €

Errenta tarteak aplikatzeko, aitorpena aurkeztu behar da. Oraindik ez baduzu 2022ko errenta aitorpena aurkeztu, irailaren 30a arteko epea izango duzu aurkezteko. Soilik erroldatutako pertsonei aplikatuko zaie. Emandako epe barruan errenta aitorpena ez bada aurkeztu goreneko tartea aplikatuko da.

Non aurkeztu errenta aitorpena? e-postaz declaracion-aitorpena@huarte.es helbidean edo presentzialki Udaletxeko bulegoetan (8:30etik 14:00etara) eta Ugarrandia Kirol Instalazioetan (9:00etatik 21:00etara).

OHARRAK:

  • Matrikula formalizatzeak berekin dakar inskripzio-araudia onartzea eta matrikulazio-tasa osorik ordaintzea.
  • Plazen esleipena udal jardueretarako izen-emateak arautzen dituzten ordenantzak betez egingo da.
  • Ikastaroa martxan jartzeko, gutxieneko inskripzio bat egon beharko da.

 

EMAILEA:

Tailer hau DINDAIA Fundazioak emanen du, baina kontratatuko dituen begiraleak Uhartearrak izatea lehenetsiko du.

Dindaia eskarmentu handiko fundazioa da, berak eskaintzen ditu tailer, hiri kanpaldiak, udalekuak eta ekintza ugari. Berak eskaintzen du Uharteko eskolan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailan jostaldietan ematen diren ‘Xamarikoren lagunak’ eta baita ‘Euskaraz Kilika’ egitasmoa, sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutakoa (aurrez aurrekoa edo onlinekoa).

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK