Proiektu hau aurkeztu zen 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetara eta ez zen irabazlea suertatu, baina udalak proposamen honekin aurrera egitea erabaki zuen, mugikortasunaren eta garraio jasangarriaren aldeko apustu irmoa baitu.
Hori dela eta, 2024ko azaroan Udalak hitzarmen bat sinatu du Karkarcar Kooperatibarekin. Hitzarmen honi esker Uharteko herritarrek, udal zerbitzuetako langileek eta enpresa txikiek erabili ahal izango dute ibilgailua.

Gidabaimena eduki eta Uharten erroldatuta dauden 25 urtetik gorako herritarrak.
Kotxe hau erabiltzen interesa dutenek KARKARCAR aplikazioan alta eman beharko dute, bazkidetza kuota ordaindu (60€) eta aplikazioan 50 euroko saldoa, gutxienez, eduki. Baja ematean, 60euroko kuota eta gastatu gabe geratzen den saldoa itzuliko da.
Kotxea erabilgarri egonen da 24 ordutan asteko 7 egunetan, beti ere egiten diren erreserben arabera, noski, eta prezioak hauexek dira:
- 4€ orduko
- 20€ egun erdiko (5 eta 10 ordu artean)
- 40€ eguneko (10 ordu baino gehiago)
- 60€ asteburuko (ostiraleko 16:00etatik igandeko 23:59era)
Tarifa hauek BEZ barne dute eta KPIren arabera eguneratuko dira.
Noiz eta nola eman izena
Edozein unean eman daiteke alta zerbitzu honetan, horretarako udalera, ayuntamiento@huarte.es / 948 330 761, datu hauek igorri behar dira: Izen-abizenak, NAN zenbakia eta posta elektronikoa.
Jarraian, KARKARCAR kooperatibatik harremanetan jarriko dira eman beharreko pausuak azaltzeko.