Uharteko Udalak, 2023ko azaroaren 28an eginiko osoko bilkuran, Klima eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna sinatu zuen, mundu mailako ekimena zeinaren bidez, tokiko gobernuek berotegi-efektuko gasak (BEG) murrizteko helburuekin bat egiten dute, eta ikuspegi amankomuna hartzen dute klima-aldaketa arintzeko, honi egokitzeko, bai eta energia-pobreziari aurre egiteko ere. Erantzunkidetasun hori udal bakoitzak bere borondatez hartzen duen konpromezu bat da, eta Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plan (KEJEP) batean biltzen da.
Itun honen baitan, Udala Klima eta Energia Plan bat lantzen ari da. Udalerriko herritarrek klima-aldaketaren fenomenoari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko, inkesta bat egiten ari gara eta bizilagunak eta tokiko elkarteak gonbidatu nahi ditugu berau betetzera esteka honen bidez: https://arcg.is/1G5K081.
Klima eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna-ri buruzko informazio gehiago: https://pactoalcaldias.navarra.es/es/
