2023. urteko Jarduera Ekonomikoen Zerga
Ohartarazten da 2023ko Jarduera Ekonomikoen Zergaren ordainketa epea 2023ko abenduaren 18an bukatzen dela. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.