Udala eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea 2025eko udarako “Jai busa” kanpaina lantzen ari gara. Jaiak aukeratzeko eta bus arduradunak erabakitzeko, bilera bat antolatu dugu maiatzaren 7an, asteazkenean, 17:30ean, Ugazten eta gutxienez zerbitzua erabiltzeko interesa duten kuadrilla bakoitzeko ordezkari bat etortzea eskatzen dugu (2007-1995 urte artean jaiotakoentzat). Zuen parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da uda honetan “Jai busa” egoteko, beraz, animatu!
