Jaizkibeletik ibilalditxoa/Fraideen kala/Hondartza.
Maiatzaren 31, larunbata.
Itsasoa eta mendia, biak bat. Ibilaldi motz eta erraza kostaldeko itsaslabarretatik paisaia ikusteko eta gero… hondartzara!!
Irteera: 10:00etan, Zubiarte kalearen 22tik, kiosko ondoan.
Itzulera: 19:00ak aldera Zubiarte kalearen 21era.
Prezioa: 10 €.
Leku mugatuak. Lehentasuna Uharte, Atarrabia eta Burlatako 12-30 urte bitarteko gazteek izanen dute (2012-1995).
Oharra: bazkaria ez dago barne.
Eraman behar duzue: arropa eta oinetako erosoak, bainujantzia, aldatzeko barneko arropa, eguzkitik babesteko krema, toalla eta egunean zehar jatekoa eta edatekoa.
Izena emateko epea: maiatzaren 12tik 16ra, Ugazten.
Ordaintzeko epea: maiatzaren 17tik 21era, Ugazten. Adin gutxikoek baimena ekarrita.
Info +: Ugazten.
Antolatzaileak: Uharte, Atarrabia eta Burlatako Udaletako gazteria arloak.
