Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Iruñerriko Biomaratoia

Iruñerriko Biomaratoia

Parte har ezazu gure hirietako biodibertsitatea aztertzeko nazioarteko ekimenean!

Apirilaren 25etik 28ra bilatu izaki bizidunak, egin argazkiak eta partekatu.

Biomaratoiak hartuko dituen lau egunetan, Uharten ikusten dituzun izaki bizidunen argazkiak edo grabazioak egin, animalienak, landareenak, onddoenak eta abarrenak, eta iNaturalist plataforman paratu. Oinatzak, oskolak, lumak eta bestelako aztarnak ere erregistratzen ahal dituzu. Atera zaitez kalera, eta ohart zaitez zuen auzoko, patioko, parke gustukoeneko bioaniztasunaz! Jende orok har dezake parte, ezagutza maila edozein dela.

Info + eta parte-hartzea TERRABIOTA

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK