Ibilgailu elektrikoen zirkulazio-zergak hobari bat izango du 2025etik aurrera.
Uharteko Osoko Bilkurak erabaki du, 2025etik aurrera, ibilgailu elektrikoei zirkulazio zergan hobari bat aplikatzea.
Neurri honen bidez, ibilgailu elektrikoen erabilera sustatu nahi da, eta, horrekin batera, hornidura fosilekiko mendekotasuna eta ingurumenaren gaineko eraginak murriztu. Zehazki, zergaren murrizketa hori ECO ibilgailuei eta 0 ibilgailuei aplikatuko zaie, zenbateko hauetan:
- % 25eko hobaria “ECO ibilgailuentzat”.
- % 50eko hobaria “0 isurpen ibilgailuentzat”.
Nork eska dezake?
Uharten alta emandako ibilgailuen titularrak, hau da, helbidea Uharten duten ibilgailuei aplikatuko zaie.
Eskatzeko epea:
- 2024/12/31 baino lehen alta emanda dauden ibilgailuak: Hobaria eskatzeko epea 2025/01/31n amaituko da, egun hori barne.
- 2025/01/01etik aurrera alta eman zaien ibilgailuak: Altarekin batera kudeatuko da.
Nola eskatu:
- Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: esteka.
- Aurrez aurre: Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8: 30-14:00. Telefonoa 948-330761
