Uharteko idazle eta artista talde baten ekimenez, herriko ibai parkean ilbilaldi literario bat sortzeko ideiari heldu diogu, non eta topaleku eta aisialdirako gune den ingurune natural honetan bertan. Idazketari espazio ireki bat emateko xedea dauka ekimen honek, sentimenduak, emozioak eta hausnarketak partekatzeko asmoz.
Lehen literatur proposamen honetan Josu Castillok, Iratxo Gorostizak, Iosune de Goñik, Isabel Hualdek, Natxo Barberenak eta Pili Rubiok parte hartu dute. Uharteko idazle eta artista hauek, beren literatur lanen lagin txiki batzuk ezagutzeko aukera ematen digute, zeinak gure ibilaldiaren lagun bilakatuko diren.
Ibilaldiaz eta irakurketaz goza dezazuela.
Uharte, 2024ko uztaila