Martxoaren 30ean, igandea, Iruñerriko Mankomunitateak antolatu du jardunaldi bat Orikaingo ibaia garbitzeko. Guztiok maite dugun naturgunea da, eta bere egoerarik onenean egotea merezi du. Zure laguntzarekin, edertasuna zaintzeaz gain, bertan bizi diren espezieentzako habitata ere hobetuko dugu.
Uholdeen ondorioz inguruan dagoen zaborra biltzea da gure helburua.
Ez galdu aukera zure aletxoa emateko planetari laguntzeko. Martxoaren 27ra arte duzu izena emateko, 14:00ak arte.
https://www.mcp.es/eu/jarduerak/ibaia-garbitzeko-jardunaldia-orikainen?date=2025-03-30
Antolatzaileek materialak (poltsak, txalekoak, eskularruak…) banatuko dituzte izena emandakoen artean, eta hamaiketakoa egingo da.
Elkargunea: Orikaingo hondartzako aparkalekua 10:00etan.