Pasa den urriaren 22an, Uhartek “KarKarCar” mugikortasun eta energia partekatuaren proiektua aurkeztu zuen Alkateen Itunaren III. Jardunaldian.
2025eko urriaren 22an, Nafarroako Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren III. Jardunaldia egin zen Zizur Nagusiko Kultur Etxean, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan.
Jardunaldian, tokiko erakundeek beren esperientzia arrakastatsuen berri eman zuten, Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planen (KEJEP-PACES) bidez abian jarritakoak.
“Auto elektrikoaren erabilera partekatua: Uharte eta KarKarCar” proiektua aurkeztu zuen Uhartek. KarKarCar irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, mugikortasun jasangarriagoa eta partekatuagoa bultzatzen duena. Ibilgailuaren erabilera pribatuan oinarritutako mugikortasuna eraldatzea du helburu, pertsonak, erakundeak eta kolektiboak konektatuz, ibilgailua eta ibilbidea partekatzeko mugikortasunera aldatzea.
Ikusi bideo osoa (https://www.youtube.com/watch?v=ZaKjZ18uFaA&feature=youtu.be)

Uharten erroldatuta dauden 25 urtetik gorako gidabaimena duten pertsonek erabili ahal izango dute ibilgailua, baita udal langileek eta herriko enpresa txikiek ere.
Zerbitzuan sartzeko, KarKarCar aplikazioan erregistratu, 60 euroko bazkide-kuota ordaindu (baja ematean itzuliko dena) eta gutxienez 50 euroko saldoa izan behar da.
Autoa 24 orduz egongo da erabilgarri, asteko 7 egunetan, orduko 4 eurotik asteburuko 60 eurora bitarteko tarifekin, BEZa barne.
Informazio gehiago (https://karkarcar.coop/)