Hiru-Herri Atletiko Taldea, Burlata, Uharte eta Atarrabiako Atletismo Taldea, finalista izan da Kirol Klub Onenaren kategorian, eta hautagaitza honen arrazoietako bat, hain zuzen ere, hiru udalekin batera Atletismo, Triatloi eta Mendi modalitateen bitartez kirola zabaldu eta sustatzeko egindako lan komuna da, kirol emaitza garrantzitsuak eta ezarpen sozial nabarmena lortuz gainera.
Herri-bozketa urtarrilaren 2tik 15era bitartean (biak barne) izango da zabalik, eta online egiten da, NAN eta posta elektroniko bidezko boto bakarra ahalbidetuz, ondoren email bidez jasotako estekatik balioztatu beharko dena.
Esteka honetan eman dezakezu botoa.