Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Haurren Tokiko Kontseilua, parte-hartzaile berriak hautatzea

  • Hasiera
  • Berriak
  • Haurren Tokiko Kontseilua, parte-hartzaile berriak hautatzea

Haurren Tokiko Kontseilua, parte-hartzaile berriak hautatzea

Haurren Tokiko Kontseilua Udalak sustatutako haurren partaidetzarako organo bat da, Uharteko haurren ekimena bultzatzeko. 16 txikik osatzen dute, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudenak. Udalarekin elkarlanean aritu dira, iritzia eta ideiak emanez, herria hobetzeko asmoarekin. Urriaren amaieran institutura pasa diren 8ak agurtzea eta Kontseiluaren erdia berritzea tokatzen da.

Abian jarri da haurren partaidetza-organo horren erdia berritzeko prozesua, Lehen Hezkuntzako 5. maila egiten ari diren 8 haur aukeratzeko. Familiei dei egiten diegu seme-alabekin hitz egin dezaten eta hautagaitza aurkez dezaten Haurren Tokiko Kontseiluan parte hartzeko. Uharten erroldatuta dauden eta Lehen Hezkuntzako 5. maila egiten ari diren haurrak aurkeztu ahal izango dira.

Hauek dira prozesuaren datak:

  • Hautagaitzak aurkeztea: urriaren 7tik 22ra
  • Non aurkeztu: ikastetxe publikoan edo kultur etxean (hautetsontziak)
  • Hauteskundeak: urriak 25, 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxeko areto nagusian (bozkatu ahalko dute Uharten erroldatuak eta 2013, 2014, eta 2015. urtetan jaiotako haurrak)

 

Animatu parte- hartzera!

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK