Uharte eta Atarrabia ‘GEURETIK SORTUAK’ proiektuan parte hartzen ari dira
Zer da?
Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa da Geuretik Sortuak. Bidelagun Euskal Herri osoko 37 udal eta herriko etxe izan ditu. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez, euskaratik ekoizpen artistiko eta kulturala sustatzeko.
2021 urte hasieran, beka deialdi bat abian jarri zuen Udalbiltzak. Guztira 73 proposamen jaso ziren eta 26 artista izan ziren hautatuak; horien artean kulturaren munduko zenbait izen handi, baita berri eta ezezagunagoak diren batzuk ere. 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia dira; eta era guztietako heterogeneotasuna bermatu zen hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere.
Ondoren, proiektuan parte hartzen duen herri bakoitzari artista bat esleitu zitzaion, Uharte eta Atarrabiaren kasuan, Metrokoadroka antzerki laborategia izan da. Hiru asteko sormen egonaldia egin eta gero, BIDAIDE izeneko antzezlana sortu dute, laster Uharten eta Atarrabian ikusteko aukera izango duguna.
2022an proiektuaren baitan sortutako lan guztiak zirkuitu baten bidez ikusgai jarriko dira parte hartu duten herrietan.
Informazio gehiago hemen
Uharte eta Atarrabiako programazioa
Antzezlana: BIDAIDE (Metrokoadroka sormen laborategia)
Lekua: Atarrabia. Kultur Etxea
Eguna: Urtarrilak 14
Ordua: 19:30
Prezioa: 4 €
Antzezlana: BIDAIDE (Metrokoadroka sormen laborategia)
Lekua: Uharte. Arte Garaikideko Zentroa
Eguna: Urtarrilak 16
Ordua: 19:00
Prezioa: 4 €
Sinopsia: Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.
Antzezlana: TRAPU ZIKINAK (Lore More)
Lekua: Uharte. Kultur Etxea
Eguna: Otsailak 12
Ordua: 19:00
Prezioa: 4 €
Sinopsia: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.
Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?
Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz…
Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.
Literatur emanaldia: SARAI ROBLES idazlea
Lekua: Uharte. Kultur Etxea
Eguna: Otsailak 24
Ordua: 19:00
Prezioa: doakoa
Geuretik Sortuak proiektuaren barruan hamasei idazlek, hamasei herritan egindako egonaldi artistikoetan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte. Guztiak liburu batean jasoak izan dira. Uharten Sarai Roblesek azaldu eta kontatuko digu.
Antzezlana: SEXBERDINAK (Ttanttaka)
Lekua: Uharte. Arte Garaikideko Zentroa
Eguna: Martxoak 18
Ordua: 19:00
Prezioa: 4 €
Sinopsia: Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Antzezlana: HARRIMINAK (Bonbon Beltz)
Lekua: Atarrabia. Kultur Etxea
Eguna: Martxoak 27
Ordua: 19:30
<p style="margin:0cm; text-align:



