FUTBOLA EUSKARAZ UHARTEN
Zumedia Guraso elkartearen ekimenez, pasa den ekainean gurasoentzako bilera informatibo bat egin zen Osasuna Fundazioaren ‘Futbol eskola’ euskaraz Uharten eskaintzeko helburuarekin.
Egindako lanaren ondorioz taldea aurrera atera da eta, gainera, begiralea uhartearra izanen da. Hementxe duzue informazio zehatza:
- 6-8 urte (2016-2018) bitarteko haurrentzat
- Uharten, ikastetxeko pistan
- Ostiraletan, 16:00etatik 17:30era
Eman izena esteka honetan: izen-ematea
Anima zaitezte! Euskarak ere bere lekua baitu kirolean.
FUTBOLA EUSKARAZ UHARTEN