
Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako eskabideak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa da, eta eskatutako dokumentazioa Udalaren egoitza elektronikoan edo OACen bulegoetan (Herritarrei Laguntzeko Bulegoa, Uharteko Udaleko 1. solairua) aurkeztu behar da, eskabide orokor baten bidez.
BERRIA! Aurtengo deialdiak euskara ikasteko doakotasuna jasotzen du, baina baldintza berri bat dago: aurretik Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren beka eskatzea. Info. +
Euskarazko udalekuetarako eskabideak aurkezteko epea, berriz, urriaren 1etik 31ra bitartekoa da, eta eskatutako dokumentazioa Udalaren egoitza elektronikoan edo OACen bulegoetan (Herritarrei Laguntzeko Bulegoa, Uharteko Udaleko 1. solairua) aurkeztu behar da, eskabide orokor baten bidez.