Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Euskarazko dirulaguntzak

Euskarazko dirulaguntzak

Uharteko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskarazko jardueretarako dirulaguntzen bi deialdi eskaintzen ditu: bata, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako (16 urtetik gorakoak); eta bestea, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako D ereduko ikasleek egindako udalekuetarako (4 eta 15 egun arteko egonaldiak).

Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako eskabideak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa da, eta eskatutako dokumentazioa Udalaren egoitza elektronikoan edo OACen bulegoetan (Herritarrei Laguntzeko Bulegoa, Uharteko Udaleko 1. solairua) aurkeztu behar da, eskabide orokor baten bidez.

Euskarazko udalekuetarako eskabideak aurkezteko epea, berriz, urriaren 1etik 31ra bitartekoa da, eta eskatutako dokumentazioa Udalaren egoitza elektronikoan edo OACen bulegoetan (Herritarrei Laguntzeko Bulegoa, Uharteko Udaleko 1. solairua) aurkeztu behar da, eskabide orokor baten bidez.

Laguntzak eskatu ahal izateko baldintza guztiak deialdien oinarrietan daude:

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK