Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EUSKARAZ BIZI BIZI – UDAKO TAILERRAK

EUSKARAZ BIZI BIZI – UDAKO TAILERRAK

Euskarazko Hiri Kanpaldiak, ikasketak euskaraz murgiltze ereduan (D eredua eta PAI-D programa) egiten ari diren ikasleentzat, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.

Datak: 5 eguneko txandak.

1.    Ekainaren 24tik 28ra

2.    Uztailaren 1etik 5era

3.    Uztailaren 15etik 19ra

4.    Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra

5.    Abuztuaren 5etik 9ra

6.    Abuztuaren 19tik 23ra

7.    Abuztuaren 26tik 30era

8.    Irailaren 2tik 6ra

Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.

Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 40 haur 1. txandan, 30 haur 2garrenean eta 20 haur gainerakoetan.

Aurre-inskripzioak maiatzaren 6tik 17ra:

Aurre-inskripzio kuota: 27,50€/txanda tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea maiatzaren 23tik 24ra SMS bitartez.

Matrikulak: maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.

Prezio publikoa (5 egun):

Prezioa kalkulatzeko 2023ko errenta aitorpena aplikatuko da. Ekainaren 21era arte luzatuko da aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

> 5.000 5.001-8.000 8.001-10.000 10.001-15.000 15.001-20.000 20.001-30.000 30.001 <
27,50€ 45,50€ 57,00€ 62,50€ 69,00€ 76,00€ 84,00€
  • Erroldatu gabea – 129,50€

Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan: euskarazerbitzua@uharte.eus / 948 33 10 53

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK