Apirilak 2, 3, 4 eta 5
Jolasak, eskulanak, txangoak… euskaraz, zuen seme-alaben gozamenerako eta euskararen jabekuntza indartzeko. Uharteko begiraleekin antolatutako jarduera.
ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:30era. Sarrerak 9:00ak baino lehen eta irteerak 13:30etik aurrera.
PLAZA KOPURUA: plaza mugatuak. Gutxienez 8 haur eta, gehienez ere 20 haur.
MATRIKULAK:
Aurre inskripzioak otsailaren 15etik 23ra 948012012 telefonoan.
Aurre-inskripzio kuota 22,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak konfirmatzea martxoaren 7tik 8ra posta elektronikoa bitartez.
Matrikulak: martxoaren 11tik 15era, Udaleko erregistro orokorrean. Izena emateko orria egoitza elektroniko bidez edo Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan-HHB entregatu behar da.
PREZIO PUBLIKOA (4 egun):
Prezioa kalkulatzeko 2022ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, martxoaren 15a arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 22,00€ | 36,50€ | 45,50€ | 50,00€ | 55,00€ | 61,00€ | 67,00€ |
- Erroldatu gabeak – 103,50€
ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara Zerbitzua bitartez.
Argibide gehiago 948 33 10 53 (Euskara Zerbitzua) telefonoan edo euskarazerbitzua@uharte.eus helbidean.