Euskarazko Hiri Kanpaldiak, ikasketak euskaraz murgiltze ereduan (D eredua eta PAI-D programa) egiten ari diren ikasleentzat, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.
Datak: apirilaren 7tik 10era (4 egun)
Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.
Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 10 eta gehienez 20 haur.
Aurre-inskripzioak martxoaren 2tik 6ra:
- On-line, estekan honetan edo
- Telefonoz, 948 012 012 telefonora deituz.
Aurre-inskripzio kuota: 19,75€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak konfirmatzea martxoaren 11tik 13ra 012 bidezko SMSarekin.
Matrikulak: martxoaren 16tik 20ra, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.
Prezio publikoa (4 egun):
Prezioa kalkulatzeko 2024ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, martxoaren 20ra arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 19,75€ | 32,75€ | 41,00€ | 45,00€ | 49,50€ | 54,75€ | 60,50€ |
- Erroldatu gabea – 93,25€