Euskarazko Hiri Kanpaldiak, ikasketak euskaraz murgiltze ereduan (D eredua eta PAI-D programa) egiten ari diren ikasleentzat, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.
Datak: apirilaren 22tik 25era (4 egun)
Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.
Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 20 haur.
Aurre-inskripzioak martxoaren 24tik 28ra:
- On-line
- 948 012 012 telefonoan
Aurre-inskripzio kuota: 22,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak konfirmatzea apirilaren 1etik 3ra posta elektronikoaren bitartez.
Matrikulak: apirilaren 7tik 11ra, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.
Prezio publikoa (4 egun):
Prezioa kalkulatzeko 2023ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, apirilaren 11ra arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 22,00€ | 36,50€ | 45,50€ | 50,00€ | 55,00€ | 61,00€ | 67,00€ |
- Erroldatu gabeak – 103,50€