Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EUSKARALDIA badator!!!!

EUSKARALDIA badator!!!!

Maiatzaren 15etik 25era – Elkar mugituz egingo dugu

EUSKARALDIAk herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Horretarako 2 rol hauen artean aukeratu behar duzu:

 

 

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.

 

Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

 

Parte hartzeko eman izena hemen!

Dagoeneko 265 herritar eman dute izena  AHOBIZI eta BELARRIPREST rolean. Egin dezagun denon artean Uharte euskaldunagoa!

 

 

Uharten jarduera ugari antolatu ditugu egun hauetan zehar, euskaldunak elkar ezagutzeko eta mihia astintzeko aukera paregabea duzue!

 

Animatu zaitezte antolatutako jardueretan parte hartzera!!!

 

Ahhhh, eta oraindik ez baduzue txapa lortu, hemen jaso dezakezue:

– maiatzaren 14a, 18:00etatik 20:00etara, San Juan plazan

– astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, Euskara Zerbitzua

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK