Euskara Zerbitzua – laguntzen deialdia
Zabalik daude bi diru-laguntza deialdietarako eskaerak aurkezteko epea: Euskarazko udalekuetan (D eredua) parte hartzeagatik laguntzak eta Euskara ikasi eta hobetzeko laguntzak.
EUSKARAZKO UDALEKUETAN (D EREDUA) PARTE HARTZEAGATIK
2022ko aurrekontuan, laguntza horretarako 3.000 euroko kreditua dago. Laguntzak eska daitezke 2022ko udan egindako udalekuen gastuetarako.
Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea irailaren 1ean hasi eta 30ean amaituko da, biak barne.
Eskaerak udaletxean aurkeztuko dira, erregistro elektroniko bidez.
EUSKARA IKASI ETA HOBETZEAGATIK
2022ko aurrekontuan, laguntza horretarako 700 euroko kreditua dago. Laguntzak eska daiteke 2021-2022 ikastutean edo 2022ko udan egindako ikastaroen gastuetarako.