Uharteko Euskal Jai Berri frontoia birgaitzeko proiektua eta, hala badagokio, proiektua gauzatzeko zuzendaritza fakultatiboa idazteko kontratua lizitaziora argitaratu da.
2024/11/19an, Nafarroako Kontratazio Atarian, argitaratu zen Uharteko Euskal Jai Berri frontoia birgaitzeko proiektua idazteko kontratuaren lizitazio-prozesua, eta, hala badagokio, haren zuzendaritza fakultatiboa ere bai.
Kontratu hau IRUHBI PILOTA mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren barruan dago. Proiektu honen partaideak Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako 6 erakunde dira, euskal pilotaren munduan inplikatu eta ezagutza handia dutenak. Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) %65eko ko-finantzazioa jasotzen du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez.
Proiektu hau euskal pilotaren inguruan proiektu turistiko jasangarri eta errespetuzkoa sortzera bideratuta dago, eta horren barruan Uharteko Euskal Jai Berri frontoia egokitzea aurreikusten da, erremintako euskal pilotaren praktikari dagokionez duen berezitasun eta interesagatik, hala nola erremontea edo zesta-punta.
Proiektuak, batez ere, honakoak konpondu beharko ditu: eraikinaren irisgarritasuna, kanpoaldearekiko komunikazioa, kantxako argiteria eta instalazioko ekipazioa, dena erabilgarri gera dadin pilota txapelketak egiteko.
Kontratuaren lizitazio prezioa 47.000 €-koa da, BEZ gabe, eta gauzatzeko epea 2 hilabetekoa. Epe horretan, gutxienez 6 bisita egin beharko dira instalaziora.
Eskaintzak aurkezteko epea hilabetekoa da, beraz, 2024/12/19an amaituko da, eta proposamenak telematikoki aurkeztu beharko dira Nafarroako kontratazio ataritik bertatik.
Uharteko Udalak ilusio handia du proiektu honekin eta eraikinaren potentzialarekin. Beraz, interesa izan dezaketen guztiei parte hartzera animatzen die; eta, alde horretatik, 2024/11/26an eraikina bisitatuko du, lizitatzaileek bertatik bertara ezagutu dezaten. Aldez aurretik izena eman beharko da helbide honetan: secretaria@huarte.es

