Errepidea itxita
Uharteko Udalak jakinarazi nahi du astearte goizean, hilak 13, harri-lubeta bat jausi dela Uharte eta Atarrabia lotzen dituen “Minako bihurgune” bezala ezagutzen den errepidean. Bide hori itxi egin da, eta horrek eragina izango du bai ibilgailuen trafikoan, bai eta Hiri Garraioko Zerbitzuan. Zerbitzu horrek behin-behineko ibilbide bat egingo du bidea moztuta dagoen bitartean.
Laster kalteen ebaluazioa egingo da eta hartu beharreko neurrien berri emango da.
Eskualdeko Hiri Garraioan aldaketa
TCCk, Eskualdeko Hiri Garraioa esleitua duen enpresak, luiziaren ondorioz L4 eta N5 ean (gauekoa) ematen diren zerbitzu-aldaketen berri eman du. Minako bihurgunetik zirkulatzea ezinezkoa denez, L4aren zerbitzurako, Uharterako noranzkoan, behin-behineko ibilbide alternatibo bat prestatu da Dorraburu kaletik eta Ugarrandia etorbidetik. Martiketeko geltokia bertan behera utzi eta behin-behineko geralekua ezarri da zubian, Don Carlos hotelaren parean.
Iruñerako noranzkoan, Zubiarte kaleko 9. zenbakiko geltokia bertan behera utzi da, eta behin-behineko geralekua burualdean, hau da, Ugarrandia etorbidean (Kioskoaren parean) egonen da. Martiketeko geltokia bertan behera uzten da, Don Carlos hoteleko zubian behin-behineko geldialdia eginez.
N5 linean, Uharterako noranzkoan, Martiketeko geralekua (behin-behineko geldialdia Don Carlos hoteleko zubian) eta Zubiarte kaleko 12. zenbakikoa (azken hori behin-behineko geralekuarekin Perez Goienako izkinan) bertan behera geratzen dira. Iruñerako noranzkoan, Zubiarte kaleko 9. zenbakiko geltokia bertan behera geratuko da, Perez Goiena kalean edo Ugarrandia etorbidean (Kioskoaren parean) behin-behineko geralekuarekin, eta Martiketeko geltokia bertan behera utziko da, Don Carlos hoteleko zubian behin-behineko geralekuarekin.