Guztira 219 lan aurkeztu dira: 176 narrazio laburretara, horietatik 113 euskaraz idatzi dira eta 63 gaztelaniaz; eta 43 komikietara, 36 euskaraz eta 7 gaztelaniaz.
Aurreko urteetan bezala, bi atal izan ditugu: narrazio laburra eta komikia, bi kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta bi hizkuntza-eredutan, euskara eta gaztelania. Aurtengo gaia librea izan da, baina gurutzegramako hiru hitz erabiltzea proposatu dugu.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik. Plazer bat izan da zuen lanak irakurtzea eta zuen istorio eta kontakizunetan murgiltzea. Zorionak guztioi!
SARITUTAKO LANAK:
Narrazioa euskaraz:
3. eta 4. maila: “HARRI MAGIKOA”, Maddi Bidador.
5. eta 6. maila: “SORGINAREN ENGAINUA”, Garbiñe Azanza Irigoyen.
Narrazioa gaztelaniaz:
3. eta 4. maila: “MELL”, Edurne Huarte Nieto.
5. eta 6. maila: “EL DIARIO A BORDO DE BLACK EYES”, Daniel Soto López.
Komikia euskaraz:
3. eta 4. maila: “BANBU ETA GORRI”, Jare Bonazza Basterra.
5. eta 6. maila: “ROBOT OBEDIENTE BAT”, Alain Zaro Moreno.
Komikia gaztelaniaz:
3. eta 4. maila: “EN LAS NOCHES LA AMISTAD BRILLA”, Andrei Cosciug Stefirta.
5. eta 6. maila: “DANI Y TEA”, Alain Zaro Moreno.
