Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Iritzi inkesta Erripagaña auzoko biztanleei

Iritzi inkesta Erripagaña auzoko biztanleei

Apirilaren 13tik aurrera (astelehena), Ikerfel enpresako talde batek (zundaketa hori egiteko kontratatu den enpresa) 700 elkarrizketa pertsonal egingo ditu Erripagaña auzoan bizi diren 15 urtetik gorakoen artean, Uharte, Burlata eta Iruñeko udalerrietan. Elkarrizketetarako galdetegiak 28 galdera ditu eta emaitzak txosten batean jasoko dira, maiatzeko bigarren asterako aurreikusita dagoena.Apirilaren 13tik aurrera, astelehena, Ikerfel enpresako talde batek galdeketak egingo ditu Erripagaña auzoan, Uharte, Burlata eta Iruñeko udal mugapeetan.

Astelehen honetan abiatuko den inkesta zazpi bloketan banatuta dago, eta hainbat gai jartzen ditu ezbaian: egungo bizi-kalitatea, etorkizunerako aurreikuspena, eremuak dituen arazoak eta eskaintzen diren zerbitzu eta hornidurei buruzko pertzepzioa. Inkestak auzoaren jarduera soziala eta errotzeari buruz ere galdetzen du, baita espazio publikoaren kudeaketa zatikatuaren eraginari buruz ere, administrazioa lau udalerri ezberdinetan banatuta dagoelako.

Inkesta demoskopikoa Erripagañan. Hiru aste, apirilaren 13tik aurrera

Galdeketaren adierazleek kontzeptu eta dimentsio hauek jasotzen dituzte:

KONTZEPTUA DIMENSIOA
HIRI-ERREALITATEA ETA PERTZEPZIOA Bizi-kalitate orokorra

Zerbitzuen eta espazioen funtzionaltasuna

Auzo sortu berriaren erronkak

Administrazio-eraketa

OHITURAK ETA KOMUNITATE-HARREMANAK Ohiturak, maiztasuna eta tokia

Interakzio soziala

Komunitatea eraikitzea

HIRI-INGURUNEAREKIKO GOGOBETETZEA Antzemandako ongizatea

Bizitegi-ingurunearen ezaugarriak

Prestazioak eta ekipamenduak

ERROTZEA ETA PARTAIDE IZATEAREN ZENTZUA Konexio emozionala Erripagañarekin

Udalerriekiko harremana

Tokiko nortasuna eraikitzea

ESPAZIO PUBLIKOAREN ERABILERA ETA IRITZIA Espazio publikoekiko elkarreragina

Espazio publikoaren balorazioa

Kudeaketa zatikatuaren eragina

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK