Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EMAKUMEZKOEN ALPINISMOA. DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

EMAKUMEZKOEN ALPINISMOA. DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

Espainiako Alpinismoko Emakumezkoen Taldeak Jordaniako eta Saudi Arabiako basamortuak bisitatuko ditu “Abriendo camino” proiektuaren baitan, eskalada-bide berriak irekitzeko asmoz. Proiektu honen helburu nagusia da emakume alpinistak ikusaraztea eta gizartean erreferente berriak sortzea genero-berdintasunerantz aurrera egiteko. Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeko Uxue Loizu eta Amaia Segurola kirolari profesional nafarrak parte hartzen dute proiektuan.

Alpinismoa kirol minoritarioa da, eta are gehiago emakumeen artean. Batzuetan zaila da alpinismoarekiko zaletasuna familiako, laneko eta abarreko ardurekin uztartzea. Dokumentala proiektatu ondoren, hainbat emakumeekin elkartzeko eta hitz egiteko une bat partekatuko dugu, zailtasunak zailtasun, mendiko kirolez gozatzen jarraitzen duten emakumeekin.

DATA: URRIAK 26

ORDUA: 18:00

KULTUR ETXEAN

 

 

Antolatzaileak: Berdintasun Zerbitzua eta emakume alpinisten taldea.

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK