Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Ekintza bandalikoa Uharten

Ekintza bandalikoa Uharten

Joan den larunbatean, maiatzaren 17an, 00:00ak eta 01:00ak bitartean, herritar batek egindako adierazpenen arabera, pertsona batzuek 150 aizkorakada baino gehiago eman zizkioten Ferial plazako 5. zenbakiaren alboko arteari. Emaitza begi bistakoa da irudiotan ikus daitekeen bezala.

Gaiztakeria horrekin artea hil dute enbor osoan azala kenduz. Aurten berde xamar  ikusten jarraituko dugu, baina datorren urtean lehortu egingo da eta zuhaitz totem bat izango dugu.

Uharteko Udaletik deitoratzen dugu herriko pertsona batzuk gure ingurune naturalaz, klima aldaketari aurre egiteko funtsezkoa dena, duten kontzientzia eskasa. Gogoratu zuhaitzak ezinbestekoak direla bizilagunentzat, herriarentzat eta bereziki adinekoentzat, eguzkitik babesten baitiete egun beroetan.

Etsigarria da herriko bizilagunen artean horrelako pertsonak izan ditzakegula jakitea.

Espero dezagun, heziketa gehiagorekin, pertsona horiek aldatzea, egindakoaz damutzea eta etorkizunean eman zuten aizkorakada bakoitzeko zuhaitz bat landatzera animatzea.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK