Azaroaren 3tik aurrera eta 2 hilabetez, gutxi gorabehera, Larrainak kaleko tartea moztuko da, San Frantzisko Xabierkoaren eta Andre Maria Zuriaren kaleen arteko bidegurutzearen artean.

Azaroaren 3tik aurrera, astelehena, Udal honek planteatutako hiri azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko planaren barruan, Larrainak kalea birmoldatu eta kaleak atsegintzeko lanak hasiko dira, San Frantzisko Xabierkoaren eta Andre Maria Zuriaren kaleen arteko zatian.
Lan horien bidez, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu nahi ditugu, batez ere mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, eta edateko uraren sarea berritu nahi dugu, zuntz-zementuzko hodi zaharrak ordeztuz.
Lanek 2 hilabete irautea espero da, eta denbora horretan Larrainak kaleko tartea, San Frantzisko Xabierkoaren eta Andre Maria Zuriaren kaleen arteko zatia, itxita egongo da eta San Frantzisko kalean trafiko mozketa puntualak izango dira.
Lan horiek Udalak bizi-kalitatea, hiri-segurtasuna eta zerbitzu publikoen jasangarritasuna hobetzeko duen konpromisoaren parte dira, eta badakigu horrek herritarrei eragingo dien nahasmenduaz; horregatik, eskerrak ematen dizkizuegu obra horiek irauten duten bitartean izanen duzuen pazientziagatik, lankidetzagatik eta elkar ulertzeagatik.