Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Chivite kontseilariak Uharteko Larrainak kaleko lanak bisitatu ditu

  • Hasiera
  • Berriak
  • Chivite kontseilariak Uharteko Larrainak kaleko lanak bisitatu ditu

Chivite kontseilariak Uharteko Larrainak kaleko lanak bisitatu ditu

Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivitek, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi Jesús María Rodríguezekin eta Uharteko alkate Alfredo Arruizekin batera, udalerrian urtarrilaren 30ean amaitu ziren jarduketak bisitatu dituzte gaur.

Chivite kontseilariak, gainera, gogorarazi du TIPek garrantzia ematen diela udalerrietako saneamendua berritzeko jarduketei, “konstante bat da Lurralde Kohesiorako  Departamentuaren jarduketetan, uraren kudeaketaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko”.

Bere aldetik, Uharteko alkateak ziurtatu du obra “garrantzitsua” dela, joan-etorri handiko leku batean dagoelako. “Mugikortasuna hobetzeko beharrezko obra da”, esan du, eta Nafarroako Gobernuaren ekarpena eskertu du, “finantzaketa berria inflexio-puntua baita bestela udal askorentzat bideraezinak izango liratekeen jarduerak egiteko”.

Obra-lanak

TIPeko funtsei esker, Larrainak kaleko bideak birmoldatu dira, eta kale horretako zati bateko hornidura-sarea berritu da. Jarduketa horiek Uharteko Udalak sustatu ditu, 162.523 euroko inbertsioarekin. Horietatik 69.000 euro baino gehiago Nafarroako Gobernuak jarri ditu, bide-birmoldaketari dagokion zatian; eta Iruñerriko Mankomunitateak, 28.003 euroko inbertsioarekin, horietatik 18.686 Nafarroako Gobernuarenak, hornidura-sarea berritzeko.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK