Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Bizikletak aparkatzeko toki estalia

Bizikletak aparkatzeko toki estalia

2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan irabazlea suertatu zen proiektua errealitate bihurtu da.

Non dago?

Perez Goyena kaleko 2 zenbakiko etxabean dago. Lokala bideozaintza bidez kontrolatuta egonen da, eta eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan funtzionatuko du.

Lokalean erabiltzaileen esku egonen dira gurpilak puzteko eta bateriak kargatzeko toma, eta bizikletak norberak konpontzeko tailerra.

Nok erabil dezake?

Uharten erroldatuta dauden adinez nagusikoak, baita eskatzailearen familia edo elkarbizitza unitateko kideak hala nahi izatera. Hori bai, plaza eskuratzeko Uharteko Udalarekin zerga betebeharrak edo bestelakoak egunean eduki beharko ditu.

Erabiltzaile izateko eskabidea aurkeztu behar da, horretarako ezarritako epean, eta plaza nahikorik ez badago, zozketa bidez esleituko dira. Plazarik lortzen ez dutenek, itxarote zerrendan geratuko dira.

Behin plazak esleituta, erabiltzaileak APP bat instalatu beharko du mugikorrean sarrerako atea zabaltzeko. Plaza lortzen dutenek udalak onartutako urteko tasa ordaindu beharko dute (2025. urtean 60€).

Noiz eta nola izena eman

Udalak ordenantza arautzaile bat onartu du eta, izena emateko, ordenantzaren II. eta III. ERANSKINAk bete eta udalean entregatu behar dira, bai egoitza elektronikoaren bitartez edo OAC (Herritarrak Hartzeko Bulegoa)-en, urtarrilaren 31a baino lehen.

Ordenantza

Eskaerak:

Elektronikoa

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK