Pasa den astean, Nafarroako Gobernuak foru agindu bat onartu zuen bero-boladan suteei aurrea hartzeko neurriekin.
Dekretu horretan honako hau agintzen da: “Aldi baterako debekatzea, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako edo bestelako jarduerak egitea, baldin eta sua edo deflagrazio, txinparta edo deskarga elektrikoen bidez baso-suteak eragin ditzaketen makinak edo ekipamenduak erabiltzen badituzte”.
Horrexegatik, herritarrei gogorarazi nahi diegu baso-suteak gertatzeko arrisku handia dago Nafarroako Foru Komunitate osoan. Bai eta, debekatuta dagoela:
- barbakoak, parrillak… egiteko sua piztea hiri-lurzorua ez den eremuetan, baratzeak barne
- eta edozein motatako erreketak.
Gainera, eta suteen arriskua prebenitzeko, Uharteko Udalak udal igerilekuetako erretegiak zigilatuko ditu alertak irauten duen bitartean.
Honekin batera, kontuan hartu Nafarroako Gobernuak tenperatura altuen aurrean emandako gomendioak, gure osasunean eragina izan dezaketenak.
