Aurrekontu parte-hartzaileak
Uharteko aurrekontu parte-hartzaileak proiektuak bozkatzeko fasera iritsi dira. Lehenik eta behin, jasotako proposamenak publikoki eskertu nahi ditugu, eta uhartearrek gure herria hobetzeko ekarpenak egiten jarrai dezaten animatu nahi dugu.
Udal talde guztiek eta dagokien teknikariek osatu-
tako Partaidetza Batzordeak proposamenen alderdi legalak eta teknikoak baloratu ditu. Azterlan horren ondoren, 4 proiektuk betetzen dituzte garatzeko eta, beraz, bozkatzeko baldintzak.
BOZKETA PROZESUA
Nork
2005/12/31 arte jaiotako pertsonek bozka dezaketa eta proposamen bakarra aukeratu.
Nola
NANarekin edo gidabaimenarekin identifika-tzea eskatzen da botoa baliozkotzeko.
Non
Astegunetan:
- 11:00 – 13:00 Uharteko udaletxeko sarrera
- 17:00 – 20:00 Ugarrandia kiroldegia
Asteburua:
Urriak 2 eta 9, larunbatak.
- 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
Ugarrandia kiroldegia
Urriak 3, igandea.
- 11:00 – 13:00 Ugarrandia kiroldegia
Urriak 10, igandea.
- 11:00 – 13:00 San Juan Plaza
12:00etan – Proiektu finaliten aurkezpena.
Noiz
Bozkatzeko epea urriaren 1etik 10era izango da.

.png)