Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Aurrekontu parte-hartzaileak 2026 – BOZKETA

Aurrekontu parte-hartzaileak 2026 – BOZKETA

Aurrekontu parte-hartzaileak bozketa fasera iritsi dira. Aurten, hamaikagarren edizioan, 8 proiektu aurkeztu dira.

Orain, hautatutako 6 proiektuak bozkatzeko fasean gaude, eta hemen aurkeztuko dizkizugu, honako estekan.

Erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek (hau da, 2010/12/31 arte jaiotakoak) bozka dezakete eta partida bakoitzeko proiektu bakarra aukeratu.

Proiektuen bozketa ekainaren 1tik 14era egingo da:

  • Ekainaren 1tik 7ra, online.
  • Ekainaren 8tik 14era:
    • Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara Kultur Etxeko atarian eta 17:00etatik 20:00etara Ugarrandia kiroldegian.
    • Larunbatean 11:00etatik 20:00etara Ugarrandia kiroldegian.
    • Igandean 11:00etatik 13:00etara Ugarrandia kiroldegian.

Ekainaren 18an, osteguna, 13:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan bozken kontaketa jendaurrean egingo da.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK