Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Aurrekontu parte- hartzaileak 2025

Aurrekontu parte- hartzaileak 2025

 

PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

Apirilaren 16ra arte, Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eta herriko elkarte eta taldeek aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetara aurkez ditzakete beren proiektuak.

Oraingo honetan, 60.000€-ko partida dute proiektu handietarako eta 15.000€ko beste bat proposamen txikietarako.

Eraikuntza lanak, berriak edo mantenukoak, ekipamenduen, altzarien eta abarren erosketa iraunkorrak edo programak eta jarduerak proposa daitezke

 

Aurreko urtean proiektu baten onuradun izan ziren pertsonek, taldeek eta klubek ezingo dute proposamenik aurkeztu kategoria berdinean. Baina proiektua ez bazen onuraduna izan, berriro aurkez dezakezu.

 

 

 

Talde Eragilea

Herritarren Talde Eragile bat bada, urtez urte Aurrekontu Parte-hartzaileen funtzionamendua bermatzeko.

Talde honetan lan egin nahi baduzu, igorri e-posta bat helbide honetara: presupuestosuharte@gmail.com

Gainera, Talde Eragileko kideek prest daude proiektu bat prestatzerakoan sortu ahal zaizkizun zalantzak argitzeko. Horretarako, igorri e-posta bat eta erantzuna jasoko duzu.

 

Proiektuen bozketa

Epaimahaiak hautatutako proiektuen bozketa ekainaren 2tik 15era bitartean egingo da: on-line ekainaren 2tik 8ra eta presentziala ekainaren 9tik 15era

Bozketaren aurretik, hautatuak izan diren proiektuei buruzko informazioa argitaratu eta postontzietan banatuko da. Udalaren webgunean ere kontsultatu eta bozkatu ahal izango dira.

Uharten erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak proposamen bakarra markatu ahal izango du proiektu handietan eta beste bat proiektu txikietan.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK