AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK BOZKETA FASERA IRITSI DIRA
Aurten, bederatzigarren edizioan, 12 proiektu aurkeztu dira. Proiektu horietako batzuk zuzenean onartu dira Udalak berak egiteko: Izarren begiratokia, espaloiak beheratu eta Ugarrandiako espaloia handitzea. Beste bat Iruñerriko Mankomunitatera bidali da, Udalarekin batera kudeatzeko: Berroa bidean bankuak eta paperontziak jartzea.
Orain, hautatutako 4 proiektuak bozkatzeko fasean gaude, eta esteka honetan aurkezten dizkizugu
ANIMATU ETA BOZKATU!!!
