Uharteko Udalak, Berdintasun eta Partaidetza Batzordearen bitartez, 2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen programa aurkeztu du. Aurtengoa 9. Edizioa da. 60.000 euroko diru-partida izango du proiektu handietarako eta 15.000 eurokoa proiektu txikietarako.
Proiektuak aurkeztu ahalko dituzte udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek (hau da, 2008/12/31 arte jaiotakoak) eta Uharten euren jarduera garatzen duten elkarte eta taldeek.
Proposatu ahalko dira eraikuntza lanak (berriak edo mantenukoak), erosketa iraunkorrak eta udal eskumeneko esparruetan garatzeko jarduera edo programak: hala nola, kirolarekin, berdintasunarekin, kulturarekin, euskararekin, gizartearekin, hiri-mantentzearekin eta abarrekin lotutako zerbitzu publikoak.
Proiektuak aurkezteaz gain, herritarrek osatutako Talde Eragile bat dago parte hartu ahal izateko, urtez urte Aurrekontu Parte-hartzaileen funtzionamendua bermatzeko helburuarekin sortua.
Proposamenak 2024ko otsailaren 22tik apirilaren 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, horretarako sortutako inprimaki espezifikoetan. Proiektuen bozketa maiatzaren 27tik ekainaren 9ra izango da. Proiektu irabazleak 2025ean gauzatuko dira.