Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Aurrekontu parte-hartzaileak 2023 – Bozketa

Aurrekontu parte-hartzaileak 2023 – Bozketa

2023. urterako Uharteko aurrekontu parte-hartzaileak 60.000 euroko partida bat du proiektu handietarako eta 15.000 euroko beste bat proiektu txikietarako. Hori dela eta, bozketa-fasean pertsona bakoitzak partida bakoitzeko proiektu bakar bati eman ahal izango dio botoa, hau da, proiektu handi bati eta proiektu txiki bati.

BOZKETA PROZESUA

2006/12/31ra arte jaiotako pertsona guztiek eman dezakete botoa, NANarekin edo gidabaimenarekin identifikatuta.

Bozketa irailaren 25etik urriaren 8ra izango da: astegunetan 11:00etatik 13:00etara Kultur Etxeko atezaintzan eta 17:00etatik 20:00etara Ugarrandia kiroldegian; larunbatetan 11:00etatik 20:00etara Ugarrandia kiroldegian, eta igandeetan 11:00etatik 13:00etara Ugarrandia kiroldegian.

BOZKATUKO DIREN PROIEKTUAK:

Bideoa

 

ENERGIA-AHOLKULARITZAKO BULEGO TEKNIKOA

Bulego tekniko bat irekitzea, partikularrei zein enpresa txikiei energia-arloan aholkularitza pertsonalizatua emateko eta zalantzak argitzeko, besteak beste: energia-fakturak hobeto kudeatzea; etxeetan, lokaletan eta negozioetan energia-kontsumoa murrizteko ekintzei buruzko aholkularitza ematea, energia berriztagarrietarako trantsizioa, laguntzak eta dirulaguntzak, autokontsumorako ekimenak; eta uhartearrak energiaren erabilera eraginkorrean kontzientziatzea eta prestatzea.

 

BIZIKLETA-APARKALEKUA

Ingurumena errespetatzen duten ibilgailuen erabilera sustatzeko, errekuntza-ibilgailuek sortzen duten ingurumen-kutsadura eta kutsadura akustikoa murrizteko, eta herritarren kirola eta bizimodu osasungarria sustatzeko asmoarekin, herriko biztanleek bizikletak aparkatzeko espazio bat sortzea proposatzen da. Gune hori bide publikoan egongo da, bizikletak modu seguru eta babestuan aparkatu ahal izateko.

 

AUTO ELEKTRIKO PARTEKATUA

Proposamena da ibilgailu elektriko bat edukitzea Karkarcar enpresaren bidez, alokairu moduan, hiru urtez. Partikularrek, udal-zerbitzuek eta enpresa txikiek erabili ahal izango dute ibilgailua. Tarifak ordukoak izango lirateke, gutxi gorabehera 3 euro orduko kostuarekin. Erreserba, autoaren irekiera/itxiera eta ordainketa App baten bidez egingo dira.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK