Pistak egokitzea Aretako kirol eremuan entrenamenduko futbol zelai bat eraikitzeko.
Uharteko Udalak kirol-gune bat du Areta inguruan, eta futbol zelaia, soropil artifiziala, skate bat eta tenis pista bat daude bertan.
Hala ere, auzotarrek futbolean, bai profesional mailan nola aisialdirako, aritzeko espazioaren eskaera handia da oraindik.
Hori dela eta, Uharteko Udalak aho batez erabaki du egungo tenis pistaren ordez futbolerako entrenamendu eremu bat jartzea, erabilera publikokoa, nahi duten pertsonek erabil dezaten.
Zentzu horretan, Udalak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren diru-laguntza izenduna lortu du, 40.000 eurokoa, eta aurreikusita dago obraren kostua 69.142,05 eurokoa izatea, BEZa barne.
Horretarako, Udalak obrak egiteko kontratua lizitatu du jada, eta aurreikusita dago obrak 2025eko lehen hiruhilekoan egitea.
