Aretako futbol zelaiko harmailetara sartzeko arrapala eraikitzeko lizitazioaren iragarkia argitaratu da.
Udalak, pertsona guztien irisgarritasuna erraztu nahian, Aretako futbol zelaiko harmailetan dauden oztopo arkitektonikoak kenduko ditu eta harmailen alboetako batean arrapala bat eraikiko du.
Obraren kostu zenbatetsia 97.456,72 eurokoa da, BEZ barne, eta horietatik 30.000 € Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak finantzatuko ditu.
Irailean iragarki bat argitaratu zen kontratu hau esleitzeko, baina hutsik geratu zen.
Hori ikusita, hobekuntza hori egiteko konpromiso irmoarekin eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako zatia gal ez dadin, Uharteko Udalak obra egiteko epea 6 hilabetera luzatu du, eta lizitazio-iragarkia argitaratu du berriro Nafarroako Kontratazio Atarian.
Interesa duten enpresek informazio guztia eskura dezakete esteka honetan.
