Uharteko Udalak, ‘ATONDOA – Uholdeengatiko alerten kudeatzailea’ aplikazioaren bidez, gaur goizeko 8:29an EMERGENCIA 0-UHOLDEAK maila aktibatu du, hau da, Arga Pasealekua eta inguruak (aparkalekuak, presak eta biribilguneak) urez beteta daudela esan nahi du. Horren ondorioz, debekatuta dago urak hartutako eremuetara hurbiltzea.
Uharteko Udalak herritarrei eskatzen die kasu egin diezaietela horren inguruan ematen diren gomendioei eta adi egon daitezela alertaren eguneratzeei.
Gorabeherarik izanez gero, deitu Udaltzaingoaren telefonora -609 409 383.
