Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) honako alerta hauek aktibatu ditu Uharte inguruan:
- Osteguna: Alerta horia elurragatik eta izotz plakengatik, batez ere egunaren azken orduetan.
- Ostirala: Alerta laranja elurteengatik, pilaketa handiekin eta izotz arrisku handiarekin galtzada, espaloi eta bideetan.
Egoera honen aurrean, arreta handiz ibiltzea eta aholku hauek jarraitzea gomendatzen zaie herritarrei:
- Joan-etorriak eta ibilgailuaren erabilera
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez erabili autoa.
- Gidatu behar izanez gero:
- Kontsultatu aurretik errepideen egoera eta eguraldiaren iragarpena.
- Eraman erregai-tanga beteta, mugikorra kargatuta eta arropa beroa.
- Abiadura txikian zirkulatu, segurtasun tartea handitu eta bat-bateko balaztadak saihestu.
- Ez zeharkatu elur-pilaketa dagoen eremurik, jarraitu ahal izango duzula ziur ez bazaude.
- Erabili kateak edo neguko pneumatikoak beharrezkoa denean eta errespetatu uneoro Udaltzaingoaren eta gainerako larrialdi zerbitzuen jarraibideak.
- Joan-etorriak oinez
- Ibili oinetako irristagaitzekin eta zola egokia elurretarako/izotzetarako.
- Ez egin korrikarik, ez saltorik eta ezta mugimendu zakarrik ere izoztutako tokietan.
- Ahal dela, erabili gatza botatako edo garbitutako eremuak.
- Arreta berezia jarri adinekoei, haurrei eta mugikortasun murriztua duten pertsonei.
- Etxebizitzak, saltokiak eta komunitateak
- Saiatu balkoietan, erlaitzetan eta teilatuetan elurrik ez pilatzen; kendu ahal duzuna segurtasunez.
- Kontuz ibili teilatu eta fatxadetatik elurra edo izotza erortzeko arriskuarekin.
- Izozte handiak izanez gero, babestu hotzaren aurrean sentikorrak diren hodiak eta kontagailuak.
- Ahal den neurrian, atari eta garajeetako sarrerak garbi eduki, gatza baldin baduzu erabiliz.
- Udal zerbitzuak eta larrialdiak
- Udalak, aurreikusitako alertaren arabera, bideak garbitzeko eta gatza zabaltzeko baliabideak aktibatuko ditu jende gehien ibiltzen den eremuetan eta puntu sentikorretan
- Mesedez, ez oztopatu larrialdi-zerbitzuen, garabien eta elurra kentzeko makinen lana.
- Larrialdietarako, deitu 112
- Herriko trafikoan gorabeheraren bat edo herritarren segurtasunean arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin, 609.409.383 telefono-zenbakira deituta.
- Informazio eguneratua
- Jarraitu informazio ofiziala:
- Udalaren webgunea eta sare sozialak
- Udaltzaingoa
- Babes Zibileko eta AEMETeko oharrak
Herritar guztien kolaborazioa eskatzen da, arriskuak minimizatzeko eta elur- eta izotz-gertaera horietan arrisku-egoerak saihesteko.
