ELIKADURA OSASUNGARRIA
‘ELIKADURA OSASUNGARRIA’ izeneko zerbitzu berri bat bultzatzeko asmoz, Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik galdeketa bat egiten ari gara, hainbat arrazoi direla medio elikadura-arriskuan egon daitezkeen mankomunitateko erabiltzaileen eta bi udalerri horietako adinekoen kopurua baloratzeko.
Aurretik ere hainbat esperientzia izan dira horretarako prestatutako udalaren instalazioetan elkartzen ziren adinekoekin. Proiektu horiek ez zuten onarpen handirik izan hainbat arrazoirengatik, eta, beraz, ikuspegi berri batekin berriro bultzatzea planteatu genuen, enpresa espezializatuek prestatutako janaria etxeetara hurbilduz, dieta egokituekin.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean dagoeneko programa honetan parte hartzeko prest dauden pertsona batzuk ditugu. Hala ere, elikadura hobetu daitekeela uste duten guztiei programa honetan interesa izan dezaten eskatzen diegu.
Nagusiki, elikadura hobetuko luketen pertsonak eta proiektu honen barruan sar genitzakeenak, oro har, bakarrik bizi diren pertsonak dira, mugikortasun-arazoak dituztenak, sukaldaritzari buruzko ezagutzarik ez dutenak eta ditugun errealitate adinako beste hainbeste kasuistikak dituztenak.
Menuek osasuntsuak eta orekatuak izan beharko lukete, dieta espezifikoekin, askotarikoak, freskoak, gatz baxukoak edo gatzik gabekoak, pertsona diabetikoentzat, proteinatan aberatsak, erabiltzaileengan gerta daitezkeen patologietarako egokiak, eta hori da lortu nahi duguna.
Beraz, hori da jarraian bete dezakezuen proposamenaren helburu bakarra, balorazioa egin eta zenbat eta pertsona gehiago bildu ahal izateko, proiektua ekonomikoki errentagarriagoa izan dadin.
Proiektu honetan parte hartzeko interesa duzuen baloratzeko eskatzen dizuegu. Eta eskatzen dizuegu hobekuntza-profila betetzen duen eta agian ohar hau iristen ez zaion pertsonaren bat ezagutzen baduzue, abisatzeko, zuen aldetik inolako konpromisorik gabe.
Galdetegia hainbat eratan aurkez dezakezue:
- aurrez aurre Mankomunitateko egoitzan, Uharten, edo Esteribarko Udalean
- posta elektronikoz helbide honetan administracionssmm@uharte.eus.
- eskura eman dizun langileari itzulita.
Ondo izan,
Edorta Beltzunegi
Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbituko Mankomunitateaburua